BIDALKETA

Atxandigaina -dendan nabigatu, zure gustuko produktuak aurkitu arte. Erosi eta zure erosketa Erosketa-saskian azalduko zaizu.
Zuk erosi nahi dituzun produktuak erosketa-saskian dituzula, Hasi erosketa botoian sakatu. Hortik Erosketa-sakia orrira joango zara. Bertan datu hauek azalduko zaizkizu: aukeratutako produktua, bere erreferentzia, unitate kopurua eta ordaindu beharrekoa.

Orrian nabigatzen jarraitu nahi izanez gero, orriaren goiko partean azaltzen den Hasiera botoian sakatu behar duzu. Zure erosketa-saskian produktu gehiago sartu nahi baduzu, lehen aldian eginiko urratsak errepikatu behar dituzu; saskian produktuen zenbatekoa automatikoki gehituko dira.

Erosketa egiteko, erosketa-prozesuarekin jarraitzeko botoian sakatu behar da. Fakturazio eta bidalketa datuen orria kargatuko da. Datuak bete (hala ere, erregistratzeko prozesua amaitu bazenuen, datu hauek agertuko zaizkizu)

Erosketa-prozesuarekin jarraitzeko botoian sakatu, berriro. Orain ordainketa-motak orria kargatuko da.
Atxandigaina.eus orrian bi eratan ordain daiteke:
• Txartela: herrialde guztietan

Behin bete ondoren, erosketa-prozesuarekin jarraitzeko botoian sakatu. Onartu eta erosteko orria kargatuko da. Oraindik ez duzu erosi. Orri honetan azalduko dira prozesua osoan zehar zuk sartu dituzun datuak. Berrikusi eta egin beharreko aldaketak burutu. Behin dena ongi dagoela, sakatu ESKARIA EGIN.

Uneko legeak betez, edozein produktu itzul dezakezu, jaso eta 15 eguneko epe barruan. Ez duzu inolako azalpenik eman behar, edozein produktu egoera normalean onartuko da (bere packaging originala eta erabili gabe). Itzulketa jaso eta 30 eguneko epean Atxandigaina enpresak dirua itzuliko du. Produktua itzuli baino lehen, bezeroaren arretarako bulegoari komunikatu behar diozu eta eskaera bidaltzeko era azalduko dizugu. Aurrez abisua ematea ezinbestekoa da eta Atxandigaina enpresak zehaztutako garraiobidea baino ez da onartuko, bestela, itzulketa ez da gauzatuko. Itzultzearen arrazoia produktua gaizki dagoela edo zuk eskatutako ez dela baldin bada, Atxandigaina-eus-ek itzulketa eta bidalketa-gastuak beregain hartuko ditu. Itzultzearen arrazoia produktua ez dela zure gustukoa baldin bada, salneurria itzuliko dizugu, baina ez bidalketa eta itzulketa-gastuak. Dirua banku-transferentziaren bidez itzuliko da, bezeroak zehaztutako kontuan, posta bidez edo kontu pertsonalean dirua sartuz.

DEUSEZTAPENAK
Edozein eskaera bertan behera utz daiteke, produktua bidali baino lehen. Bestela, produktua jaso eta itzuli behar duzu, arestian aipaturiko baldintzen arabera.

Zerbitzari Seguruak zure datuen pribatutasuna ziurtatzen dizute, SSL protokoloaren bidez. SSL protokoloa betetzen duten zerbitzarien arteko komunikazioa segurua da.
Zure datuak enkriptatzen ditu RSA sistemaren bidez, nabigatzaile seguru baten esparruan daudenean. Netscape edo Explorer nabigatzaileek, zerbitzari seguruarekin batera, datuak enkriptatzen ditu eta norbaitek datuak eskuratzen baditu, ezin izango ditu irakurri pasahitza ez duelako ezagutzen.

Bi motak ditugu. 24/48 ordutan dira biak. Bat Zure etxera eramango dizu eskaria eta bestea Correos postetxe batera. Biak Correos konpainiarekin egiten ditugu. Guk bidalketa guztiak egunean egiten ditugu goizeko 12 baina lehen izanez gero. Ordu hau pasa ondoren, datorren egunean bidaliko lirateke.
Bidali ostean, Correos-eko ardura da bidalketa ondo burutzea. Gu bezero guztiei laguntzen diegu arazoak agertzen badira, baina batzuetan arazoak ez daude gure esku konpontzea eta denboran luzatu daiteke.

49 € baino gehiagoko erosketa eginez, doan dira bidalketak. Kopuru gutxiago erosten baduzu, 3,99€-ko kostua dauka. 

ITZULKETA

Legeak adierazten duen moduan, bezeroak 15 egun ditu itzulera aldarrikatzeko.
Bi aukera daude:

1- Diru itzulera

2- Tamaina edo artikulu aldaketa

Artikulu tamainaren aldaketan, 15 egun dauka bezeroa aldarrikatzeko.

Pruduktuaren orrialdeetann ohar hau jartzen badu, ezin izango da produktu hori itzuli (galtzerdiak,…)

“Produktu hau ezin izango da itzuli ez aldatu”

1- “Eskaria burutu egin da” heldu zaizun mezuari erantzun egin behar diguzu 15 egun pasa aurretik bizi@atxandigaina.eus helbidera. Itzulketaren zergatia adierazten eta diru itzulketa edo aldaketa nahi baduzu.

2- Correos-eko etiqueta bidaliko dizugu bulego urbil batean itzi dezazun.

3- Produktuak ondo egongo balira, diruaren itzulketa edo bildaketa berria egingo genuke.

49€ baino gehiagoko eskarietan, lehen itzulketa eta bidaltze kostuak bezeroak ez du ordaintzen.
Atxandigaina lehen itzulketa kostuaren erantzulea izango. Tamaina aldaketa izango balitz, ere, Atxandigaina ordainduko zuen bidalketa hau bere kabuz.

49€ baino gutxiagoko eskarietan itzulketa bezeroak ordaintzen du eta bidalketa berriaren produktuak gure kontu.