ZER DA ATXANDIGAINA?
Euskara, Euskal Herriko kultura eta gure nortasuna eguneroko diseinu bihurtzen dituen marka.
GURE IZENA
HARITZ HAUNDI TEGI GARAIA → HAITZ HAUNDI GAINA → ATXANDIGAINA
Atxandigaina 2019an proiektu txiki bezala sortu zen, eta ordutik etengabe hazten joan den marka da.
Gure helburua argia da: euskara eta Euskal Herriko kultura eguneroko bizitzara hurbiltzea, modu arduratsuan eta gure balioei leial.
Euskal Herria eta Euskara gure bizitzako detaile txikietan ere presente egotea nahi dugu. Janzten dugun horretan, erabiltzen dugun horretan eta gurekin eramaten dugun horretan.
GURE MODUA
ETA NOLA EGITEN DUGU?
Euskarazko hitzak, esaldiak, esamoldeak, abesti zatiak, mendiak, kirolak eta gure kulturaren parte diren elementuak hartzen ditugu inspirazio iturri.
Horietatik abiatuta, nortasuna duten diseinuak sortzen ditugu eta ahalik eta produktu jasangarri eta kalitatezkoenetan aplikatzen ditugu.
Gure helburua ez da soilik produktu politak sortzea. Gure kultura, hizkuntza eta ingurua modu natural batean egunerokoan eramatea da.
GUREA, ZUREKIN.
Atxandigaina euskal herritarrentzat sortutako proiektua da. Maitasunez, dedikazioz eta gure sustraiei leial lanean jarraituko dugu.
